Junior - Beasain 2022-09-04

Izaro Etxarri, Ixiar Alkain, Irati Aranguren eta Intza Del Teso
Asteburu honetan Bizkaikoloreak bi egunetako proba ospatu da Abadiño eta Iurretan junior mailako nazioarteko lasterketa ospatu da.
Lehen etapa Abadiño-Abadiño 67,1 km, 39,93 bataz besteko egin du irabazleak, lau mendate izan dituzte, hiru aldiz Miota eta behin Sallobente. Irteeran 160 txirrindulari.
Lehen etapa amaitzea 124 txirrindularik lortu dute.
Gure taldeko txirrindulariak oso ondo ibili dira, etapa guztian zehar tal de nagusian azken igoera arte, hor taldea luzatu egin da eta azkenean hiru txirrindularik lortu dute alde egitea eta bakarrik iritsi dira, ondoren talde nagusia 29 segundutara, bertan Irati Aranguren 17. postuan lehen euskalduna izanik, 80. postuan Izaro Etxarri 1:55 era eta Intza Del Teso azken itzulian atzera gelditu da eta 9:52 ra sartu da. Itziar Alkainek ezin izan du lasterketa amaitu.
Lehen etapako Sailkapena
Bigarren etapa Iurreta-Goiuria, 76,890 km. Lehen 45 kmtroak lauak izan dira, lehen 20ak haizea kontra izan dute eta ondoren aldekoa Miota aldapa arte, ondoren Areitio igotzen zuten eta gero Zengotita eta azkenik Goiuria.
Hasieran tropela bat eginda joan da Miota ondoren luzatu egin da eta hortik batzuk atzera gelditzen hasi dira, Goiuria igotzen taldetxo bat egin da eta azkeneraino iritsi dira. Irabazlea Cat Ferguson izan da, 2. Celia Gery, 3. Paula Ostiz.
Irati Aranguren 7. postuan sailkatu da 6 segundutara, Intza Del Teso 78. 4:21 era eta Izaro Etxarri 94. 5:37 ra.
ZORIONAK EKIPO!!!
Bigarren etapako sailkapena

Abadiño-Abadiño etapako bideoa lotura honetan
Iurreta-Goiuria etapako bideoa lotura honetan

Abadiño-Abadiño etapako argazkiak

Iurreta-Goiuria etapako argazkiak