Espainiako txapelketa 2022

Irati Aranguren eta Izaro Etxarri izan dira Andoaingo txirrindulari eskolatik Nesken kadete mailako Espainiako txapelketan, Euskadiko selekzioarekin izan ditugun txirrindulariak.
Ostegunean, ekainak 30, ekipokako erlojuaren kontrakoan parte hartu zuten Ayala Serrano eta Naiara Espinosarekin batera. 
Denborarik onena egin zuten 9,8 kilometrotako ibilbidean Espainiako txapelketa lortuz.

Ostiralean, uztailak 1, errepideko lasterketa izan dute, 60,4 kilometrotako ibilbidean. Paula Ostiz (lakturale) izan da probaren irabazlea eta Izaro Etxarri bigarren postuan sailkatu da, Irati Aranguren zazpigarren izan da.

ZORINOKA biei egindako lanagatik.

Sailkapenak:
Erlojuaren kontrakoa
Errepidekoa

Azkenik Eneko Ugartemendiak, BTT infantil mailako txapelketan parte hartu du. Azken lerrotik irten da eta aurrera egiten ari zela katea atera zaio eta berriro atzean gelditu da, martxan hasi denean berriro hasi da jendea aurreratzen eta azkenean 61. postuan iritsi da.
Esperientzi polita
Sailkapena