Andoaingo txirrindulari eskola

Neskak – Gipuzkoako itzulia

Asteburu honetan neskentzako Gipuzkoako itzulia ospatu da, ostiralean Urnietan hasi zen 1,9 kmko erlojuaren kontrakoarekin, larunbatean Ordizian eta igandean Elgoibarren.
Urnietako lasterketa herri barruko ibilbide bihurria izan zen baino arazorik gabe burutu zuten txirrindulariak, gure kadete mailako Maddi Ormazabal 30. postuan sailkatu zen eta Olaia Gayoso 65. izan zen, Gipuzkoatarren artean Maddi 8. izan zen eta Olaia 15.
Junior mailan Irati Aranguren 2. izan zen, Izaro Etxarri 4., Intza Del Teso 12. eta Nahia Garcia 22.
Lehe lau txirrindulari juniorrak, Sub 23 eta elite mailakoak baina denbora hobea egin zuten.

Ordizian ospatu zen bigarren proba, kadeteak 33,7 kmtako ibilbidea egin behar izan zuten, Ordiziatik irten, Alegira, Amezketa, Larraitz igo, Gaintza eta Ordizian amaitu, irabazleak 35,77 km oduko bataz bestekoa egin zuen.
Maddi Ormazabal 43. postuan sailkatu zen eta Olaia Gayoso 46. postuan.
Junior mailan, hasiera batean 92,2 kmko ibilbidea zuten egin beharra baina erorketak medio, lasterketa anbulantziarik gabe gelditu zen eta lasterketa neutralizatua egon zen, azkenean 59,2 kmtako ibilbidea egin behar izan zuten. Helmugan, Junior mailan Irati Aranguren izan zen irabazle, Intza Del teso 8., Izaro Etxarri 13. eta Nahia Garcia 38.
Honekin, Irati Aranguren lehen postuan jarri zen Sailkapen orokorrean, mendiko sailkapena ere eskuratu zuen eta Izaro Etxarri tarteko helmugak lortu zituen.

Elgoibarren izan zen azken lasterketa, Kadeteak 35,4 kmtrotako ibilbidea zuten Maddi Ormazabal 19. postuan sailkatu da irabazlearengandik 27 segundutara eta Olaia Gayosok ezin izan du lasterketa amaitu.
Azkenean, sailkapen orokorrean, Maddi 39. postuan amaitu du.
Junior mailan Irati Aranguren izan da irabazle, Intza Del Teso 11. postuan sailkatu da eta Izaro Etxarri 15. postuan.
Sailkapen orokorrean, Irati lehen postuan, Intza 11. eta Izaro 13.
Mendiko sailkapena Iratirentzat izan da eta tarteko helmugetan Izaro Etxarri izan da irabazle, Ekipotako sailkapenean bigarren postua lortu dute.

Zorionak taldeari!!!

Sailkapena kadeteak Urnieta
Sailkapena juniorrak Urnieta
Sailkapena kadeteak Ordizia
Sailkapena juniorrak Ordizia
Sailkapena kadeteak Elgoibar
Sailkapena juniorrak Elgoibar

Urnietako argazkiak
Elgoibarko argazkiak