Neskak – Iruñerriko itzulia

Asteburu honetan neskentzako Iruñerriko itzulia ospatu da, lehen etapa Iruña-Mutilva, 70,54 km eta 3.mailako bi mendate, Alzorriz gaina eta Aranguren, Irati Aranguren Lehen postuan sailkatu zen, 9 txirrindulari iritsi ziren lehen talde batean eta bera izan zen lehena, Nahia Garcia 19. eta Intza Del Teso 37. izan zen, etapako sailkapenean, kontutan izan behar da 23 urtez azpiko txirrindulariak ere parte hartzen zutela. Irati salilkapen orokorrean lehen postuan jarri zen, erregularitatea ere irabazi zuen eta junior mailakoen sailkapena.
Bigarren etapa Berrioplano-Berrioplano izan zen, 69,11 km. 3. mailako Urrizola gaina eta 2. mailako Ataburu gaina.
Naya Mangasek irabazi zuen etapa eta Irati laugarren izan zen, Intza Del Teso 31. izan zen eta Nahia Garciak ez zuen etapa amaitu.
Hirugarren etapa Iruña-Iruña 65,65 km 3. mailako Urrizola mendatearekin. Lauko taldetxo bat iritsi zen baina helmugarako sprinean Iratik alde egin eta 2 segundu atera zizkien bi eta hirugarren egin zutenei eta 13 laugarrenari, Iratik etapa irabazi zuen, Intza Del Teso 55. postuan sailkatu zen eta Nahia Garciak ezin izan zuen amaitu.
Azkenean Irati Arangurenek bigarren urtez irabazi zuen Iruñerriko itzulia eta Intza 41. izan zen. Erregularitatea eta junior mailako sailkapena ere Iratik irabazi zuen.
ZORIONAK TALDE GUZTIARI!!!
- etapako sailkapena argazkiak Marin Early
- etapako sailkapena argazkiak Marin Early
- etapako sailkapena argazkiak Marin Early
