Izaro Etxarri pistako munduko txapelketan izan da, Luoyangen ospatu dira abuztuaren 21etik 25era.
Bi probatan parte hartu du, ekipokako pertsekuzioan eta puntuazioan.
Ekipokako pertsekuzioan 6. postuan sailkatu da taldea eta 4:41:106 izan da denbora, Espainiako errekorra.
Puntuazioan berriz, bigarren postuan sailkatu zen eta zilarrezko domina lortu zuen, urretik puntu batera.
Eñaut Urkaregi ere bertan izan zen eta honek ere oso txapelketa ona izan du, ekipokako pertsekuzioan Espainiako errekorra egin zuten, bakarkako pertsekuzioan ere eta omnium proban 5. postuan sailkatu zen.
ZORIONAK BIEI!!