Andoaingo txirrindulari eskola

Neskak – Lea Artibai

Asteburu honetan Lea Artibai Challengea ospatu da, ostiralean Lekeition izan zen 3,850 kmtako erlojuaren kontrakoa, larunbatean Markina-Xemeinen izan zen lasterketa, kadeteak 42km eta juniorrak 82,2 eta igandean Berriatuan, kadeteak 42,5 km eta juniorrak 70,3km.
Ostiralean, Lekeitio herrian izan zen erlojupekoa, Udaletxe aurretik irten eta Santa Katalina itsas-argiraino joan eta etorri. Kadeteak bere lehen erlojupekoa zuten eta sailkapeneko erdialdean ibili ziren, juniorrak oso lan ona egin zuten, Irati Arangurenek egin zuen denborarik onena, junior, elite eta sub 23 mailakoen arten gainera ekipokako sailkapena irabazi zuten. Nahia Garciak erorikoa izan zuen baina lasterketa bukatu ahal izan zuen.
Larunbatean Markina-Xemeinen zen irteera, oso eguraldi txarra izan zuten hasieratik euria tarteka zaparrada ederrak gainera, Kadeteak 9:30ean irten ziren eta gureak ez zuten lortu lasterketa amaitzea, maila handia dago eta gureak lehen urtekoak izanik oraindik ikasten ari dira.
Juniorrak 11:15ean zuten irteera eta zirkuitu bati bi itzuli eman behar zizkioten bi mendate zituen Merelludi gaina 3. mailakoa eta Gontzogaraigane 2. mailakoa. Lehen itzuliaren amaiera aldera, erorketak egon ziren eta
erorikoen ondorioz, anbulantziek proba utzi behar izan zuten, eta eguraldi txarraren ondorioz, lasterketa bertan behera uztea erabaki zuten antolatzaile eta epaileak, ondorioz ez zen sailkapenik egon beraz, lehen egunekoa izan zen sailkapen orokorra.
Igandean, kadeteak, bezperan egin zuten zirkuitua bainan alderantziz egin behar izan dute, gaurkoan euririk gabe, gure bi txirrindulariak azkenean erretiratu egin dira.
Juniorrak bi itzuli eman behar izan dizkiote Berriatua-Lekeitio-Ondarroa zirkuituari, bitan igo dute Merelludi gaina eta behin Asterrika, lehen itzulian tropela bat eginda joan da baina Merelludiko bigarren igoeran sakabanatzen hasi da eta Asterrikan zer esanik ez. Azkenean helmugara ia banan bana iritsi dira, Irati Aranguren izan da garaile hiruko taldetxo batean, sailkapen orokorra ere irabaziz.
Zorionak taldeari!!!

Sailkapena Lekeitio
Sailkapena Markin Xemein
Sailkapena Berriatua

Lekeitiko argazkiak
Markina Xemein argazkiak
Berriatua argazkiak
Bideoak: Txirrindulariak web