Neskak – Lea Artibai txalangea 2023-4-14/16

Andoaingo txirrindulari eskolako neskak Lea-Artibai Txallengean parte hartzen ari dira,
Lehen etapa Lekeition 4,5 kmtako erlojuaren kontrakoa, Irati Aranguren bigarren sailkatu zen, Izaro Etxarri 4. eta Itziar Alkain 26.
Sailkapena

Argazkiak: Aimar Alkain

Bigarren etapa Markinan izan da, Irati Aranguren hirugarren sailkatu da, Izaro Etxarri 6. eta tarteko helmugen elastikoa lortu du eta Itziar Alkain 15. izan da.
Itziar Alkainen kronika:
Markina-Xemein, 42km
Karrera oso mantxo hasi zan, 11garren kilómetron, Ondarrura sartu baino lehen tarteko helmuga bat zeon ta Izarok eramatea lortu zun. Ondarruko 180°ko kurban luzatu inzan ta Mila kurbatako oso luzatuta zijoan, Irati lehenengo grupon, Izaro bigarrenen ta ni justo atzen. Portun guztiz puskatu zan ta talde txikik sortu zian hermugara puskatuta iritsiz. Azkenen iratik 3., Izarok 6. ta nik 15. itea lortu genun.
Sailkapena

Argazki gehiago: Lourdes Aranburu

Hirugarren etapa Berriatuan izan da eta aurreko eguneko ibilbide berdina egin dute, salbu irteera eta helmuga Berriatuan zela .
Izaro Etxarriren kronika:
Makina-Xemein 35km
Karrera lasai hasi da baina, milkurbasen hasieran atakek egon dira, Paula eskapatua eta gero talde txiki bat bertan ni eta Irati. Lekeition aldapa goran Maierrek atakatu du eta Irati berarekin joan da.
Ixiar 18., Irati 2., eta ni 5.
Irati generalean 2. egin du.
Sailkapena