Andoaingo txirrindulari eskola

Noja 2025-3-2 Espainiako kopako lehen proba

Emakumezkoen euskaldun txapelketako hirugarren proba ospatu zen larunbatean Seguran, Eguraldi txarra, otza eta euritsua.
Lehendabizi kadeteak irten ziren 14:15ean, Zegamako itzulia egin ondoren Ormaiztegi aldera abiatu ziren katea bidegurutzetik pasata, errepidean gasoil asko zegoen kamioen batek galduta eta lasterketa gelditu egin zuten. Berriro martxan jarri zutenean, ibilbidea aldatu egin zuten berriro errepide horretatik ez pasatzeko eta Zerain igo beharrean Lierni igo zuten eta hortik helmugara, lasterketa laburtuz. Geldialdiarekin tropela bildu egin zen eta helmugara tropela luze iritsi zen, Lierni igotzearen eraginez.
Ondoren Junior mailakoak zuten lasterketa eta hauen ibilbidea ere aldatu egin zuten eta ormaiztegitik lierni igo beharrean, Seguratik Mutiloara joan Zerain igo zuten bi aldiz eta hirugarrenean minatatik igota eta Mutiloara jeitsi eta hortik Segurako helmugara.
Hasieratik Laida Puigdefabregasek alde egin  zuen eta naiz eta distantzi asko ez hartu bakarrik iritsi zen helmugara, atzetik tropela hasieratik txikitzen joan zen eta helmugara oso talde txikitan iritsi ziren.
Gure txirrindulari guztiak amaitu zuten lasterketa, kadete mailan, Maddi Ormazabal 38. iritsi zen eta Olaia Gayoso 47.
Junior mailan, Irati Aranguren hirugarren izan arren junior mailako lehena izan zen esprin itxi baten ondoren, Intza Del Teso 32., Izaro Etxarri 33. eta Nahia Garcia 46.

Sailkapena 
Argazki gehiago

Hurrengo lasterketak Espainiako kopakoak izango dira, martxoaren 23an Beasainen, 29an Betanzosen eta 30ean Pontevedran.