Neskak - Sopela 2022-08-20
Izaro Zuriarrainen kronika
Sopela
Karrerak 94km zituen eta sub23 eta eliteekin ateratzen giñen, zirkuito bati 4 buelta ematen genizkion eta dena gora-bera zen. Hasieran pelotoia nahiko lasai joan da eta ez dira atake asko egon, gero laboral tiratzen jarri da eta erritmoa asko igo da. Repetxo batean geratu egin naiz baña gero berriz ere pelotoira sartu naiz eta sartu eta gutxira beste repetxo bat zetorren eta ezin izan dut aguantatu. 10 bat pertsona inguruko talde bat elkartu gara baina urrengo repetxoan taldea puskatu eta 4 geratu gara eta ezin izan dugu bukatu. Gaur Torneo Euskalduneko azken karrera zenez 2 postuan bukatu dut.
Emakumezkoen Euskaldun torneoan, kadete mailan, Irati Aranguren 2. postuan sailkatu da eta Izaro Etxarri 3. Intza Navarro 8. eta Ixiar Alkain 28.
Junior mailan, Izaro Zuriarrain 2. postuan sailkatu da.