Andoaingo txirrindulari eskola

Errenteria 2025-2-23

Argazkia: Martin Early

Hasi dute denboraldia taldeko neskak, Errenterian izan zan hasiera, lehenengo kadeteak izan ziren parte hartzen goizeko 10:00etan, 34 kmtrotako  ibilbidea izan zuten, Maddi Ormazabal, 32.postuan amaitu zuen.
Ondoren junior mailakoak parte hartu zuten 65 kilometrotako ibilbidea zuten, irabazle Paula Ostiz izan zen, bigarren Izaro Etxarri, 6. Irati Aranguren eta 29. Intza Del Teso.
Sailkapena
Martxoaren 2an hasiko da Nojan (Cantabria) Espainiako kopa eta bertan izango dira gure txirrindulari neskak. Zorte on.