Atal hau ireki genuen eta hasiera hartan Ángel López de Lacalle kirol medikuak idatzitako artikulutxo batean, txirrindularitza eta beste edozein kirol egiteko hasierako gomendio batzuk eman zituen. Orain, Angelekin eta Ramón Elkoro kirol prestatzailearekin elkarrizketa saio batzuk egin ditugu eta hemen dugu lehena. Honetan txirrindularitzan eta orokorrean edozein kiroletako baliagarria da argitzen digute noiz den egokia kirola egiten hastea. Aurrerago, elikadura, entrenamenduak, medikuaren jarraipena…

Zein adinetan hasi txirrindularitzan

Andoaingo Txirrindulari EskolaGuk eskolan 9 urtetik aurrera hartzen ditugu gazteak, garai ona da hori kirola egiteko?
Ángel López de Lacalle: Esango nuke garairik onena dela, teknika, adin horiekin hartu behar da, orduan bereganatzen da ondoen kirolaren teknika.
 Ramón Elkoro: Galdera, kirolarian pentsatuta dago jarrita eta ez haur batengan.
Haurrak jaio eta berehala, estimulatu behar ditugun zenbait fase pasatzen ditu, baina kirola deitu haur bat baloi bati ostikoka dabilenean… ezin dugu esan futbolean dabilela.
Gure lanean badago eremu bat gorputzaren koordinazioa lantzen duena eta kirolaria, gorputz mugimenduan, behar duen garaian ondo prestatua egon dadin ahalbidetzen duena, kirol bat egin behar duenean (futbola, igeriketa etab…). Arrakasta izateko aukera gehiago izango du teknika aldetik begiratuta ezer egin ez duen beste haur bat baiño.
Ángel: Begira adibidez futbolean, lehendabizi teknika ikasten da, baloia nola jokatu… eta arlo fisikoa 13-14 urtetatik aurrera lantzen da.
Ramón: Orokorrean, haur kirolari buruz aritzen garenean, haurra eliteko kirolariari begiratzen zaion moduan begiratzen dugu.
Andoaingo: Gazteenak (9-10 urte) kirola lehiaketa  egin behar dute?
Ángel: Nire iritziz adin hauetan, kirola, jolas moduan hartu behar dute eta ondo pasa, irabazi edo ez, presiorik gabe.
Andoaingo: Adin egokia ba al dago lehiaketa kirola egiten hasteko?
Ángel:
 Ez, kirolari bakoitzaren heldutasun fisikoa eta mentala kontutan hartu behar dugu. Esan dezakegu 11-14 urterekin badagoela kirolarian lehiaketarako gogo bat eta horretarako prestatzen da. Haurrak adibidez, Messi ikusten dute jokatzen eta bera bezala izan nahi dute, baina bera bezala izateko entrenatu egin behar dute eta fisikoki gorputza izan. Eta egia esan, Messi jokatzen eta golak sartzen, batez ere golak sartzen, eta irabazten ikusten duen haur bati ezin diozu esan bere adinean ezin duela lehiatu. Lortu behar dena, akaso presiorik sentituko ez duen partiduak jokatuz edo maila txikiko lehiaketetan, egin dezala telebistan Messiri egiten ikusten diona, baina inongo presiorik gabe, ez gurasoena ez taldearena.
Egia esan ezin dena da haurrak prestatu kirol baterako eta lehiatzen ez uztea, beste batzuekin neurtzen ez uztea, hala ere pentsatzen dut, lehiaketa ez dela eman behar haurrak gazteak direnean eta ematen badira, presiorik gabe.
Ramón: 12 urteko haur bati, kirol aktibitate bat lehia moduan aurkezten badiozu, baietz esango dizu. Hala ere urteak aurrera doazenean, nerabean, lehia gogoa gutxituz doa eta arlo sozialak hartzen du indarra.
Ángel: Lehia kontzeptua aldatuz doa generazioekin, zer esan nahi dut honekin? Gure generaziokoak askoz ere konpetitiboagoak ginen, oraingo gazteei kostatu egiten zaie entrenatzen hastea eta gogorra kirol bat egitea. Lehen, arraunean adibidez, San Juanen edo San Pedron edo Orion, gazte guztiak zeuden arraunean egiteko prest, orain taldeak osatzea ez da erraza. Zer gertatzen da? Asko sufritu behar dela ezertara iristeko eta asko ez daude prest.
Ramón: Sakrifizioa ez dago modan, aldiz, modan dagoena erlaxazioa da. Domina bat lortzen duenak negar batean esaten du “ hainbeste sufrimenduk merezi izan du”. Sufritzen jakitea beharrezkoa da arrakasta lortzeko.


Andoaingo: Gure kirola txirrindularitza dela erabakitzen dugunean, noiz arte egin dezakegu beste kirol batekin batera? (futbola, atletismoa…)
Ángel: Praktikatzen ditugun kiroletan helburu argi batzuk izan arte, adibidez, txirrindularitza, futbola eta igeriketa egiten baditugu eta kirol talde batean sartuta banago eta lehia serioa egiten ari banaiz, hori da nire iritziz besteak uzteko unea. Orduan gailendu behar du kirol horretan teknika eta errendimendu fisikoan hobetzea, gainera lesioak saihestu behar ditugu. Txirrindularitza egiten badugu eta futbolean ari garela sarrera txar bat egin eta tibia eta peronea apurtzen badituzu… gureak egin du, batez ere talde batean lehiatzen bagaude.
Ramón: Gertatu zaigu inoiz txirrindulari batekin, denboraldia bukatu eta lagunekin futbolean ari zela zuntz haustura serioa izatea. Dena dela gomendatzen dizuet kirolaren II euskal kongresurako prestatu nuen txostena irakurtzea. Haur bat hartu nuen jaio eta txirrindulari bihurtu zen arte segimendua egin nion. Jakin nahi nuen zer ondorio zituen txirrindulari prestaketan beste kirol batzuk egitea, eta lan horretan azaltzen dut kirol bakoitzak zer onura ekartzen dion kirolariari, adibidez mendian ibiltzea: lagunartea hobetzen da, lankidetza, sakrifizioa, esfortzuaren dosifikazioa… Mendian ibiltzeak ez dio kalterik egingo txirrindularitza egiten duen 12 urteko gazte bati.
(Ikus Ramonen dokumentua)
Taulan kirol guztiak sartu nituen eta prestakuntza urteak pasa ahala, kirol horiek zein estimulu zuten gaztean.
Ángel: Dokumentuan ikus daiteke alde asko psikologikoak direla.
Ramón: Bai, kirolarik batek gaitasun fisiko handigoa lortuko du baldin eta buruak uzten badio.
Andoaingo: Badaude haurrak, batzutan bere fisikoagatik, heldutasuna, sasoia… ez dela besteen mailara iristen, zer esan behar zaie haur horiei?
Ángel: Hutsune horiek zuzentzen saiatu ondoren, eskatutako mailara iristea lortzen ez bada, ba bizitzako beste egoeratan bezala, esan behar zaio akaso beste lan fisiko, edo beste kirol bat egin daitekeela hainbesteko esfortzurik gabe eta akaso bere itxaropena beteko duena.
Baina gazte horiekin kontu pixka bat izan behar da, eta pazientzia, heldutasuna beranduago iritsi daiteke edo fisikoki ere beranduago garatu. Beti urteak alderatzen ari gara, 13 urteko bi gaztek akaso ez dute zer ikusirik fisikoki beraien artean eta 16rekin akaso berdin daude. Kontuz ibili behar dugu, kadete mailan kideen maila jarraitu ezin duen gazte batek, urte pare bat beranduago, bere kideak baina gehiago izan liteke.
Dena dela garaia iristen denean eta maila lortzen ez badu, orduan izan liteke unea esatekoa ahal zuena egin duela eta ez dela posible izan eta bizitzan beste gauza batzuk badirela.
Ramon: Sufrimenduarekin arrakasta lortzen bada, sufrimendu berarekin porrota lortzen da. 14 urterekin, biologikoki, heldutasun intelektuala dagoen moduan dago, kirola modu kognitibo batean aurkezten bazaio, berak badaki bere kide batzuk hobeak izango direla eta onartu egin beharko du, eta gainera txirrindularitzan talde lana egin beharko du eta bera baina hobea den batentzako lan egin beharko du. Beste gauza bat adin horiekin, hori egin behar dela defendatzea, ez dut hori defendatu nahi.

Irati Aranguren Europako eta Munduko txapelketan

Irati Aranguren Europako eta Munduko txapelketan

Irati Aranguren Europako eta Munduko txapelketan Irati Aranguren, Gipuzkoako txapelketa, Euskadiko txapelketa eta Espainiako kopa irabazi zituen, Avilesen Espainiako txapelketan...

2024-09-29
Neskak – Izaro Etxarri zilarra munduko pistako txapelketan

Neskak – Izaro Etxarri zilarra munduko pistako txapelketan

Izaro Etxarri pistako munduko txapelketan izan da, Luoyangen ospatu dira abuztuaren 21etik 25era. Bi probatan parte hartu du, ekipokako pertsekuzioan...

2024-08-29
Neskak – Apatamonasterio 2024-8-18 Euskadiko txapelketa

Neskak – Apatamonasterio 2024-8-18 Euskadiko txapelketa

Irati eta Intza izan ziren Apatamonasterion ospatu zen emakumezkoen Euskadiko txapelketan. Irati izan zen azkarrena junior, sub 23 eta elitekoen...

2024-08-19