Pista – Espainiako txapelketa Omnium – Madison 2023-3-25

Asteburu honetan ospatu dira Palma de Mallorkan pistako Espainiako txapelketak Madison eta Omnium probatan.
Bertan Izaro Etxarri izan da Euskadiko selekzioarekin eta oso emaitza onak lortu ditu.

Madison proban Irati Mitxelenarekin parte hartu zuen eta bigarren postuan sailkatu ziren.
Madison emaitzak

Omnium probatan, sailkapen orokorrean, Izaro Etxarri hirugarren izan zen, proba ezberdinetan honako sailkapenak lortu zituen:
Puntuaketan: 3.
Eliminazioan: 1.
Tempo: 1.
Scratch: 14.
Omnium emaitzak

argazkiak: Espainiako eta Euskadiko federazioak