Pistako Espainiako txapelketa

Apirilaren 17tik 20ra ospatu dira Palma Mallorkan kadete eta junior mailako pistako Espainiako txapelketak.
Gure txirrindulariak oso emaitza onak izan dituzte.
Andoaingo txirrindulari eskolatik Izaro Etxarri (juniorra) eta Oinatz Arruti (kadetea) eta Danenatik Eñaut Urkaregi eta Eneko Ugartemendia (juniorrak) izan dira Euskadiko selekzioarekin.
Izaro Etxarrik lau domina lortu ditu ( ekipokako abiaduran eta scratch proban urreak, puntuazioan zilarra eta jazarpenean brontzea) eta eliminazioan 5. postua.
Oinatz Arrutik: ekipokako abiaduran 4. porstuan sailkatu zen, eliminazioan 12. eta puntuazioan 15.
Eñaut Urkaregik 6 domina lortu ditu (urrea: jazarpenean, kilometroan, eliminazioan, puntuazioan eta ekipokako jazarpenean eta zilarra ekipokako abiaduran)
Eneko Ugartemendiak bi domina (urrea ekipokako jazarpenean eta zilarra ekipokako abiaduran) eta elimninazioan 15. izan zen eta abiaduran 6.
Hemen sailkapen guztiak
Argazkiak: Espainiako txirrindularitza federazioa
Argazki gehiago