Santakrutzak 2025
Andoaingo XLVI. Santakrutz saria

Oso eguraldi onarekin ospatu genuen maiatzaren 1ean eskolartekoen lasterketa, XLVI. Santakrutz saria.
Tolosaldeko txirrindulariez gain, Gipuzku osoko neskak izan genituen lasterketan, Benjamin mailakoekin hasi genuen goiza, ondoren alebin mutilak, ondoren neska infantil eta alebinak eta azkenik infantil mailako mutilak.
Hauek alebin eta infantil mailako sailkapenak:Alebin neskak:
1. Jare Aginaga (Danena)
2. Maddi Montoya (Danena)
3. Nahikari Oria (Peña Elortza)
Alebin mutilak:
1. Eneko Telleria (Ampo)
2. Lizar Erguin (Ampo)
3. Gari Zabalo (Danena)
Infantil mutilak:
1. Eneko Otegi (Ampo)
2. Beñat Iraola (Limousin)
3. Ibai Artana (Limousin)
Infantil neskak:
1. Nile Airretxe (Dorleta)
2. Ainhoa Plaza (Dorleta)
3. Margot Kortajarena (Limousin)
Hemen lasterketako argazkiak
Santakrutzetako XXVI. Bizikleta festa
Arratsaldean 2-12 urte bitartekoentzako bizikleta festa izan genuen, 150 haur inguruk parte hartu zuten eguraldia lagun. Aurten aldaketa bat egin genuen, orain arte Zumea plazan antolatu izan degu baño dagoeneko ezinezkoa da han antolatzea, batetik beladoreak, parkea eta iaz hasi ziren karpa jartzen eta aurten oraindik haundigoa. Beraz egoera ikusita, kale berrian antolatu genuen festa, goizeko txirrindulariak ibili ziren ibilbidean baiña laburragoa.
Antolaketatik uste dugu egokia izan dela erabakia eta ikusteko ere atseginagoa.
Hemen argazkiak