Irati Aranguren Gipuzkoako txapelduna kadete mailan, Izaro Etxarri 3. eta Junior mailan Izaro Zuriarrain 2.
Intza Navarroren kronika:
Lasterketak 55km zituen eta neska oso gutxi atera gea (kadete eta jubenilak nahastuta). Nahiko motel hasi da lasterketa baño 14. kilometro aldea atakekin hasi dira. Gabiria iritxi geanean (21. km) korte bat egin da eta Izaro Zuriarrain, Etxarri eta Irati aurrian sartu dia, Ixiar eta ni beste talde batean geatu gea. Azkenean, bi taldeak elkartu egin dira eta nahiz eta atakeak egon, ez da eskapadarik sortu. Liernia sartu geanean jendea mozten hasi da eta talde txikitan iritsi gea denak. Iratik 2. postua lortu du kadetetan (gipuzkoako txapelduna) eta Izaro Zuriarrainek 3. postua lortu du jubeniletan. Izaro etxarri berriz, gipuzkoako 3. bezela sailkatu da.
Kadete eta Juniorrak elkarrekin irten dira eta salkapen bateratua egin arren, aparteko sailkapena ere egin da. Batetik mailaren arabera eta bestetik Gipuzkoako txapelketakoa.
Sailkapena:
1. Melanie Dupin (Sade montons cyclisme)
2. Saioa Organbide (Lacturale Ermitagaña)
3. Irati Aranguren (Andoaingo), 2. kadeta eta 1. Gipuzkoarra (Gipuzkoako txapelduna)
5. Izaro Etxarri (Andoaingo) 4. kadetea eta 3. Gipuzkoarra
7. Izaro Zuriarrain (Andoaingo) 3. Juniorra eta 2. Gipuzkoarra
13. Intza Navarro (Andoaingo) 6. kadetea eta 5. Gipuzkoarra
18. Itziar Alkain (Andoaingo) 8. kadetea eta 6. Gipuzkoarra
Argazkiak: Goierriko hitza
Lotura honetan Jon Bergararen argazkiak
Irudiak: Olatz Zuloaga