Amaitu dira Ziklokros eta pista denboraldiak

Azken bi lasterketa korritu zituen Iratik eta Benidormen ospatutako munduko kopako proban 13. postuan sailkatu zen eta Liévin (Frantzia) Munduko txapelketan 26. bakarkako proban eta erreleboko ekipoko proban 8. postuan sailkatu zen taldea.
Lan ona Irati

Bestetik pistako probak ere amaitu dira gure inguruan, Izaro Etxarri eta Irati Mitxelena bikoteak, Galaparen ospatutako pistako Espainiako txapelketan madison proban zilarra lortu zuten eta Tafallan ospatutako Espainiako kopako proban Izaro 2. postuan sailkatu zen.
Gipuzkoako txapelketan berriz, Andoaingo txirrindulari eskola garaile Donostiako belodromoan ospatutako probatan:
Kadete mailako ekipokako abiaduran Lehen postua lortu dute Oinatz Arrutik, Luken Garmendiak eta Xabat Martinek osatutako taldeak.
Scratch proban, Oinatz Arrutik irabazi du eta Amets Mujika hirugarren izan da:
Puntuazioan, Xabat Martin izan da irabazle
Keirin proban, Xabat Martin irabazle eta Oinatz Arruti bigarren.
Neskak Ekipokako abiaduran, OTXEko Nerea Ayerbe eta Katia Gauveira eta Andoaingo Olaia Gayosok osatutako taldea izan da irabazle.
Olaiari animoak izan duen erorketatik laster errekuperatzeko!
Zorionak guztiei!!!











