Andoaingo txirrindulari eskola

Ziklokros denboraldia ia bukatu da

Urrian amaieran hasi zuten gure txirrindulriak ziklokros denboraldia Elorrion eta hiru astetan bukatuko da munduko txapelketekin.
Intza, Izaro eta Irati izan dira aritu direnak eta oso emaitza onekin amaitu dute.
Intza, Euskadiko ziklokros rankinean hirugarren bukatu du, lasterketa bat irabazi zuen Beran eta bigarren sailkatu zen Berrizen, Leioan eta Uriainen.
Izaro, Artikan izan zen irabazle eta bigarren Beran.
Irati Lezaman hasi zuen denboraldia eta irabaziz hasi zuen, Cocentainan(Alikante) ere irabazi zuen, Tarazonan, Igorren, Aiaran eta Amurrion bigarren izan zen eta As Pontesen ospatutako Espainiako txapelketan ere bigarren sailkatu zen.
Gelditzen diren lasterketak, Benidorm eta Liévin (Frantzia) Munduko txapelketa.