Kadete – Zestoa 2023-4-30

Peru Sarasolaren kronika:

Zestoa

Lasterketak 51 km izan ditu: hiru buelta eman behar izan ditugu zirkuitu batean, eta, azken bueltan, baserri bide bat izan dugu. Lasterketa osoan tentsio handia egon da, oso azkar joan gara lehenengo bueltan, eta eraso asko egon dira. Markel Martzolek gurpila zulatu du, eta kanporatu egin dute. Markel eta Eneko saiakera guztietara atera dira, eta eguneko ihesaldia hartzea lortu du Markel T-k, baina atzean geratu da, eta pelotoiak xurgatu du. Ni, Iraeta igotzen, pelotoitik askatu naiz, eta kanporatu egin naute. Azken bueltan lasaiago joan dira: baserri bidean tropela asko luzatu da, eta dena taldetxotan zatitu da. Hiru taldetan banatu dira: Xabat lehen taldean sartu da; Markel T, Eneko eta Irati bigarren taldean sartu dira, eta Izaro hirugarren taldean sartu da helmugan. Xabat(19) Eneko(32) Markel T(41) Irati(48) Izaro(72)

Sailkapena

Argazkiak: Lourdes Aranburu