Gure medikua

Andoaingo Txirrindulari Eskola, aspalditik ari da lanean gazteekin, eta ahalegin handiena txirrindularitzan jartzen badu ere argi dauka bere lehentasuna gazte horien osasuna eta formazioa dela. Jarraian, Ángel López de la Calle kirol-medikuak kontseilu batzuk ematen ditu, gure kasuan, txirrindularitza osasunez egin ahal izateko, nahiz eta edozein kirol egiteko balio duten.



Ángel López de Lacalle

Gorputz-hezkuntzako eta kiroleko medikuntzako mediku espezialista
Kirol medikuntzako nazioarteko federazioko kidea

Hemen dituzue aholku batzuk, seguru baliagarriak izango zaizkizuela.

Txirrindularitzan hasiberriak zaretenontzat. Osasun-azterketa orokor bat egitea duzue onena. Helburua da jakitea zein diren zuen gaitasunak, ea txirrindularitza egokia den zeuontzako edota jakitea kirol honetan zeuok nola egin dezakezuen hobera. Garrantzitsua da ere jakiteko ea alterazio edo lesioren bat duzuen kirola ez egitea gomendatuko lukeena.

Alderdi teknikoa entrenatzailearen esku geratzen da, eta garrantzizkoa da beraren esana betetzea. Izan ere, bizikleta gainean era desegokian bazoazte, edo pedalei eragiterakoan sinkronizaziorik ez badago edota zela gaizki orekatua bada, e.a, horrek gorputza kaltetu dezake.

Baina osasuntsu bazaudete, eta txirrindularitza atsegin baduzue, aurrera! Hori bai, hobetze aldera ohitura txiki batzuk hartzen hastea komeni izaten da.

ELIKADURA. Zer jan entrenamendu-sasoian, lasterketa baten bezperan, lasterketan bertan, ondoren gorputza bere onera etortzeko…

Oso garrantzizkoa da behar bezalako gosaria egitea. Ohitu zaitezte egunero fundamentuz gosaltzen. Esaterako: laranja-zukua edo fruta, esnea eta zituak edo ogi xigortua.

Alkohola, droga guztiak, tabakoa, horiek denak erabat kaltegarriak ditu kirolariak.

Eta giharrek ondo lan egingo badute hidratatu ere egin behar izaten da. Kirola egin aurretik, egiten ari zaretenean, eta ondorenean ere, ura eta edari isotonikoak txandakatuz hartu behar izaten dira.

ATSEDENA. Kirol-errendimendurako funtsezkoa da, horrela gorputzak ez du gainkargarik izango. Batez beste, egunean 8 ordu lo egitea komeni da. Hala hobeto asimilatuko du egun horretan egindakoa, eta hurrengo eguneko saiorako prestatua geratuko da.

PRESTAKETA FISIKOA. Preparatzaile edo eskarmentuko norbaiten esku gera daitezela entrenamendu-saioak. Eurek baitakite, txirrindularien adina eta lasterketa-aldiak aintzat hartuz, aldian-aldian ze esfortzu-maila eskatu, nola banatu eta dosifikatu esfortzu hori.

Eta sekula ez ahaztu, entrenatzeak berak adinako garrantzia dauka eta: entrenatu aurretik ondo berotu, eta entrenatu ondoren, luzatze-ariketa egokiak egin. Horrela min hartzea, lesioak izatea saihestuko duzue, eta prestatuago izango zarete hurrengo ekinaldirako.

Hain hasiberri ez zaretenok eta urteek zaildutakook dakizuenez txirrindulariak denboraldia aurretik planifikatzen du, faseka.

Aurre-denboraldia: prestaketa fisikoa, gimnasioa, giharrak indartzea…

Lehiaketak irauten duen hilabeteetan berariazko prestaketa

Lehen fasea: hasiberriei emandako aholku guztiak ezagunak dituzue, eta pentsatzekoa da bete ere egiten dituzuela.

Bigarren fasea: horri ekin aurretik esfortzu-azterketa bat eta analitika orokor bat egitea komeni izaten da, eta hortik abiatu, denboraldi-hasieran sasoialdi egokia izango bada, entrenamenduak planifikatzen.

Bigarren fase honetan zehar, luzea denez, behar izaten dira odol-analitikak egin. Eta lasterketan bertan testak ere bai. Helburua da ikustea ea entrenamendu-saioak egokiak izan diren, eta gorputza behar bezala ari den horiek jasotzen, eta ea errendimendua uste izandakoa den.

Hauexek beraz oinarrizko aholku batzuk. Zure prestatzaile fisikoak eta zure kirol-sendagileak, harremanetan baitaude zure entrenatzailearekin, era pertsonalizatuan aholkatu eta zainduko zaituzte.

 
Ángel López de la Calle
Medico deportivo

Hurrengo lasterketak

  • Sáb
    27
    Abr
    2024

    Kadeteak - Aiara

    11:00Respaldiza
  • Eskolartekoak - Zizurkil

    16:30Zizurkil
  • Dom
    28
    Abr
    2024

    Neskak - Balmaseda

    10:45Balmaseda
  • Kadeteak - Segura

    16:00Segura
  • Mié
    01
    May
    2024

    Eskolartekoak - Andoain XL Santakrutz saria

    11:45Andoain
  • Kadeteak - Amurrio - Euskadiko txapelketa

    16:00Amurrio

Berriak

2024 denboraldian Andoaingo txirrindulari eskolan arituko diren txirrindulari eta zuzendariak. Zazpi benjamin, lau alebin, bi infantil neska, zazpi infantil mutil, bederatzi kadete eta …

Urteko azken eguneko bezperan, Irati Arangurenek Euskadiko txapelketa irabazi zuen Abadiñon. Xabat Zuriarrain 17. izan zen lasterketa berean eta Markel Tamayo 39.  …

Andoaingo txirrindulari eskolak eta Urnietako udalak dugun hitzarmenari esker, Azaroaren 6an, Imanol Iraola Treku eta Aitor Ugalde Ansa izan genituen Urnietako kiroldegiko …