Nor gara
Andoaingo Txirrindulari Eskola, 1984ko irailaren 12an sortu zen txirrindulari zale eta guraso talde baten eskutik, Arrate frontoian egindako bilera baten ondoren. Honako hau izan zen lehen Zuzendaritza Batzordea:
- Lehendakaria: Jose Maria Zubillaga
- Idazkaria: Luis Benitez
- Diruzaina: Jesus Juaristi
- Ahaldunak: Jose Luis Barberena, Iñaki Arin, Jose Antonio Beneitez, Ignacio Garmendia y Martin Izagirre.
Hasiera batean, Benjamin, Alebin eta Infantil kategoriatan bakarrik zituen taldeak, gerora etorriko ziren Kadete eta Jubenilak.
Hasierako txirrindulariak 17 izan ziren, eta lehen lasterketa, Donostiako San Migel Patronatuan egindako lasterketan parte hartu zuten:
Benjaminak: Emaitz Izagirre eta Galo Corto
Alebinak: Santiago Mujika, Alberto Arratibel, Unai Otamendi, Ixitxo López de Sabando, Mikel Erro eta Aitor Agirre
Infantilak: Andoitz San Sebastian, Imanol Rezola, Tomas Martinez, Daniel Martinez, Jose Tomas Parron, Francisco Javier Navarro, Aitor Weill, Karmele Zubillaga eta Jon Zubeldia
Une honetan 9-18 urte bitarteko maila guztietan ditugu txirrindulariak eta kadete eta junior mailan baita nesken taldea ere. Urte guzti hauetan 800 txirrindulari inguru pasa dira gure eskolatik eta horietatik, gerora, asko zuzendari edo entrenatzaile modura ere gelditu izan dira eskolan. Zoritxarrez, txirrindularitzan ohikoa den bezala, oso emakume gutxik parte hartzen du konpetizioan, naiz eta garai honetan maila guztietan ditugun neskak.
Txirrindulari Eskolaren helburua, gazteak, txirrindulari izaten irakastea da. Hala ere, giza heziketa eta ikasketetan dituzten emaitzak ere arduratzen ditu Eskolako entrenatzaileak. Euskararen erabilera oso altua da, ia %100, txirrindulari eta entrenatzaile ia guztiak euskara menderatzen dute.
Gazteak 9 urterekin sartu litezke eskolan, eta 14 urte bitarte, eskolarteko kirolean parte hartzen dute txirrindulari lasterketetan, benjamin, alebin eta infantil mailatan. Ondoren kirol federatuan sartzen dira kadete eta jubenil mailatan. Eskolak ez du afizionatu mailako talderik, baina jubeniletatik aurrera jarraitu nahi duten gazteei laguntza eskaintzen die eskolak talde afizionatua aurkitzen, eta ondoren, beraiek hala nahi badute entrenamenduetan ere, une honetan bi dira eskolatik pasatutako txirrindulariak afizionatu mailan aridirenak.
Lasterketak martxoaren hasieran hasten badira ere, gazteak urria bukaera aldera hasten dira entrenamenduetan, gimnasia, mendia… noski talde bakoitza bere mailari dagokion prestakuntza fisikoa egiten du, eta beti entrenatzaileen zuzendaritzapean.
Denboraldiaren hasieran, infantil mailatik goragoko txirrindulari guztiek, ezinbestez azterketa medikua pasatzen dute kirol medikuntzako zentro batean, esfortzu proba, elektroak, analisiak… eta urtean zehar ere kirol medikuak jarraipen bat egiten die.
Gazteenak, benjamin, alebin eta infantilak bizikleta gainean urtarrilaren hasieran hasten dira, hasieran, gazteenak, txirrindua dominatzen ikasten dute, jinkanak eta abar egiten, helduxeagoak direnak rodilotan ibiltzen dira fondoa hartzen, aurrerago errepidean eta taldean ibiltzen ere erakusten zaie. Errepidean egiten diren entrenamendu guztiak, beti entrenatzaile-zuzendariak eta zenbait gurasok lagunduta egiten dira.
Kadeteak eta jubenilak, abendu bukaeran hasten dituzte errepideko entrenamenduak, hauek ere gaztetxoak bezalaxe, zuzendarien laguntzarekin ateratzen dira.
Txirrindulari Eskolak, urteko egutegia betetzeaz gain, Gipuzkoa mailan lasterketa ugari antolatu ditu, Gipuzkoako erlojuaren kontrako txapelketak, Espainiako ekipotako erlojuaren kontrako txapelketa, Euskal Bizikletako etapa bat…
Andoaingo Txirrindulari Eskolak, Santakrutz jaietan Benjamin, Alebin eta Infantil mailako lasterketak antolatzen ditu, 2008an 30 urte bete zituen lasterketak, eskola sortu aurretik ere antolatzen zen lasterketa hau, gerora Eskola sortu zutenen eskutik
Andoaingo Txirrindulari Eskolak, txirrinduarekin zer ikusia duen ekintza ezberdinak ere antolatzen ditu, Santakrutz eta San Joan jaietan , 2 eta 12 urte bitarteko haurrentzako bizikleta festa antolatzen du, orain arte, guztietan parte hartze handia izan da 200-300 haur guztietan. Oso ekitaldi arrakastatsua izaten da. Eta 2008 ko Santakrutzetan lehenengoz antolatu zuen katerik gabeko bizikleta lasterketa, bertan berrogeita hamarren bat parte hartzaile izan ziren eta tartean Abraham Olano, eta ekitaldi hau ere oso arrakastatsua izan zen.
Nazio arteko Ziklokros lasterketa bat ere antolatu izan zuen hamahiru urtetan Txirrindulari Eskolak, bertan ziklokrosean espezialistak ziren txirrindulari ezagunen artean, errepideko profesional mailako txirrindulari ezberdinak ere parte hartu izan zuten: Claudio Chiapuci, Abraham Olano, Marino Lejarreta, Stephen Roche, Laudelino Cubino, Alvaro Pino…
Irati Aranguren Europako eta Munduko txapelketan
Irati Aranguren Europako eta Munduko txapelketan Irati Aranguren, Gipuzkoako txapelketa, Euskadiko txapelketa eta Espainiako kopa irabazi zituen, Avilesen Espainiako txapelketan...
Neskak – Izaro Etxarri zilarra munduko pistako txapelketan
Izaro Etxarri pistako munduko txapelketan izan da, Luoyangen ospatu dira abuztuaren 21etik 25era. Bi probatan parte hartu du, ekipokako pertsekuzioan...
Neskak – Apatamonasterio 2024-8-18 Euskadiko txapelketa
Irati eta Intza izan ziren Apatamonasterion ospatu zen emakumezkoen Euskadiko txapelketan. Irati izan zen azkarrena junior, sub 23 eta elitekoen...