Cantabriako itzulia neskak – 2023-8-4/6

kadete taldea: Itziar Alkain, Irati Aranguren eta Izaro Etxarri - Izaro Zuriarrain juniorra falta da

1. eta 2. etapa kadeteak
Izaro Etxarriren kronika:
Atzo kronoa eduki genuen eta erritmo konstante batean igo genuen ahal zen moduan
Gaur berrriz Meruelon izan dugu 30 km-ko karrera zirkuitu bati bueltaka tartean igoera gogor batekin eta kurba askokin. Karrera azkar hasi da eta lehen igoeran Paula esakapatu da, naiz eta pelotoia igoeratan puskatu gero berriro elkartzen ginen eta bukaerako igoeran puskatu da dena bakoitza bere erritmoan iritsiz.

Sailkapena 1. etapa kadeteak
Sailkapena 2. etapa kadeteak

1. etapa juniorrak
Izaro Zuriarrainen kronika:
Lehenengo etapa crono igoera izan zen, 5 kilometrokoa. Erritmoa erregulatzen saiatu ginen eta bukaeran estutzen. 31.postuan sartu nintzen.

Sailkapena junior 1. etapa

2. etapa juniorrak
65 kilometroko karrera izan zen, eta zirkuito bati 9 buelta ematen genizkion, bueltaro repetxo gogor bat igotzen genuen eta metara igotzeko beste desberdin bat. Pelotoia repetxo horretan erabat puskatzen zen eta gero berriz ere elkartzen zen dena. Haize handia zegoen eta karrera hasieran bero egiten zuen arren, bukatzean euria egin zigun. Azken igoerara azpira pelotoian iritxi nintzen, eta 34.postuan sartu nintzen.

Sailkapena junior 2. etapa

3. etapa kadeteak
Irati Arangurenen kronika:
Camargo 41km
Karrera zirkuitu bati 3 buelta zian eta bukaeran portu bat sartzen ziguten. Lehenengo buelta nahiko azkarra izanda, baina hurrengo bueltarako erritmoa matsotu da. Bigarren bueltan Izarok bizikleta aldatu behar izan du, baina lortu du pelotoira sartzea berriro. Azken bueltan portua bakoitzak ahal izan duen bezala igo du, eta amaieran ni aurreko taldean eta Izaro ondorengoan sartu gara.

Sailkapena 3. etapa kadeteak

3. etapa juniorrak
Izaro Zuriarrainen kronika:
Vuelta Cantabria 3.etapa jun
Azken etapa izan dugu, 66 kilometrokoa eta oso goraberatsua. Karrera oso lasai hasi da, pelotoia oso mantso zihoan. Zirkuito bati bost buelta ematen genizkion, bigarren eta azken itzulietan “meta volate”ak zeuden, eta azken itzulian El Txuri igotzen genuen. Meta volanteak zeudenean pelotoia azkartu egiten zen, baina gero berriz mantxotzen ziren. Gutxigorabera, 30.kilometroan eroriko handi bat egon da, eta karrera gelditu digute piskatean. Gero, pelotoia berriz ere mantxotu da, eta igoeran pelotoia erabat puskatu da, talde txikiak osatuz, ni 39.postuan sartu naiz.

Sailkapena junior 3. etapa

Sailkapen orokorra kadeteak
Sailkapen orokorra juniorrak

Kadete mailako laburpen bat

Junior mailako hirugarre etapa