Junior - Villatuerta 2023-2-26
Txekiako Tabor herrian ospatu den ziklokroseko munduko txapelketan hartu du parte junior lasterketan, Andoaingo txirrindulari eskolako Irati Arangurenek.
Emakumezkoen junior mailako lasterketak eman dio hasiera jardunaldiari, eta bertan izan dira Lorena Patiño Espainiako txapelduna, Irati Aranguren, Ana Lopez eta Aroa Otero.
Patiñok zailtasunak izan ditu irteeran eta lehen itzulian, apurka-apurka gora egiteko aukera izan du eta lehen 30en artean jarri da, galiziarrak 24. postua lortu zuen azkenean bere lehen Ziklo-kroseko mundialean junior bezala. Ana Lópezek, bere aldetik, lasterketa behetik gora egin du eta 28. izateko. Irati Arangurenek azken itzulian indar pixka bat galdu du eta 32. postuan bukatu du, Aroa Otero 41. izan da.