Iruñako itzulia – Junior mutilak 2023-7-22/25

1 Etapa: La Morea – Mutilva
Ekhi Arrietaren kronika:
Iruñerriko itzulia etapa 1:
115 km:
Karrera oso azkar hasi zan eta aurreneko 40 km bide estua eta gora beheratxua ziren eta pelotoia gehienbat enfilatuta joan zen, bukaeran portu bat zegoen eta erdiko zati guztia karretera ona eta zabala zen, portura iritsi arte pelotoiean atake ugari egon ziren baina ez zen ihesaldirik sortu, portua iristerakoan bakoitza bere taldetxoa bilatu eta metara taldetxo horretan iritsi zen .
Sailkapena

2 etapa Orobia – Orobia
Markel Etxarriren kronika:
Iruñerriko Itzulia 2 etapa:
112 km :
Karrera berriro ere oso azkar hasi zen eta repetxo eta estugune dezente zeudenez pelotoian tentsioa nabari zen. Beroak eta aizeak karrera asko gogortu zuten. Bukaerako portuan pelotoia erabat puskatu zen. Eta portu gainetik metara bakoitzak ahal zuen bezala.

Sailkapena
Argazkiak

3 etapa  Undiano – Undiano
Xemark Arteagaren kronika:
Iruñako itzuliaren 3.etapa Undiano 112 km eta 5 puertokin etapa oso gogorra eta hasieratik oso azkar jun da. Gutxigorabera 10 garren kilometroan Markel erori egin da eta berriz lortu du pelotoian sartzea. Haize hasko eduki genuen. Azken aurreko puertoa baiño lehenago pelotoian gindoazen 5-ak. Puerto hori bakoitzak ahalzuen bezela igo genuen. Eskapada bat grupo nagusitik sortu egin zan 20perrsonakoa. Ganix Iker eta nik grupo printzipalean engantxatzen lortu genuen. Nik 2km falta zirala atakatu egin nuen baiña ya berandu zan. Eta Ganix eta ikerrek grupo hortan bukatu zuten.
Sailkapena

4 etapa  Iruña – Iruña
Ganix Ormazabalen kronika:
Iruñerriko Itzulia 4.etapa
Iruñatik ateratzen ginen eta haizearen ondorioz oso azkar joan gera, baina 20 pertsonako ihesaldi bat egin da. Orendain portua azkar igo degu baino danak pelotoien geuden. Ondoren Larraga igo deguu, azkar igo degu baino danak pelotoiean segitzen genuen eta Artajona azkar igo degu, Mendigorria bidean pelotoia asko enfilatu da haizearen ondorioz baino ez da korterik egon, Puente la Reinara oso azkar joan gera eta Orendain oso azkar igo degu baino danak pelotoiean segitzen genuen. Iruiña bidean osoo azkar joan gera baino ihesaldia ez du harrapatu pelotoiak eta Iruña sarreran pelotoia asko luzatu da. Bukatzeko helmuga Caballo Blancon zen.
Sailkapena

Argazkiak: Maddi Ormazabal