Junior - Lierni 2022-09-11
Ganix Ormazabalen kronika:
Liernia
Karrera hasieran lasai junda baina behin erasoak hasita erritmoa haunditu eginda. Zegama bidean eraso ugari egon dira eta 4 pertsonek alde egitea lortu dute. Zegamako birajean danak ondo sartu gara kolokatuta latigoa saiesteko. Segura herrian beste eraso bat egonda eta bostkote bat junda aurrera baina segittuan harrapatu ditugu. Lehenengo Liernia oso azkar igo da eta pelotoia asko moztu da Iker.U, Iker.A eta ni bigarren taldean geuden, Markel eta Ekhi atzerago zeuden. Ekhi Segura herritik pasatzen bota dute. Ondoren Ergoene igotzen genuen bertan danak batera hasi dugu baina bukaeran Iker.U eta Iker.A atzerago gelditu dira. 2. Liernia talde txiki batean igo dut eta jetsiera ondoren aurreko taldea harrapatzea lortu dugu. Gero zerain igotzen genuen bakoitzak bere taldean igo du, baina Markel karreratik bota dute. Bukatzeko Lierni igotzen genuen.
Azkenean 21. sartu naiz, Iker.U 41. eta Iker.A 46.
Ondoren aurreneko 40ak CRI genuen Segurako rotondatik Lierni goraino. Bertan 19. egin dut.
Lineako Sailkapena:
1. Mikel Arrasate (Cafe Dromedario)
2. Markel Beloki (MMR)
3. Aimar Alarcia (Iruki)
21. Ganix Ormazabal (Andoaingo)
41. Iker Ugartemendia (Andoaingo)
46. Iker Atxaga (Andoaingo)
Erlojuaren kontrakoa sailkapena:
1. Markel Beloki (MMR)
2. Gari Ugarte (Bellota)
3. Aimar Alarcia (Iruki)
19. Ganix Ormazabal (Andoaingo)
Argazki gehiago