Junior – Zarautz 2023-9-17

Ganix Ormazabalen kronika:
Zarautz
Lasterketa Meagasi Zumaiatik 4 buelta ematea zen. Lehenengo buelta oso azkar joan da eta Meagas igotzen pelotoia asko luzatu eta puskatu da. Bigarren bueltan eraso bat egon da eta bostkote batek alde egitea lortu du, Zumaia bidean Markel M. eta Markel T. lasterketatik bota dituzte, Zumaia irixten Markel E. Atakatu egin du eta beste bi pertxonekin joan da. Oikina bidean eraso bat egon da eta 6ko taldetxo bat sortu da, bertan Iker eta ni geuden. Meagas hasieran Markel E. taldea harrapatu dugu, Meagas igotzen gelditu egin da. Meagas jeixten aurreko taldea harrapatzea lortu dugu. Hirugarren bueltan Zumaia bidean pelotoiari 40 segundu inguru atera dizkiogu. Laugarren bueltan, Markel E. Kaleratu dute, Zumaia irixten pelotoia oso gertu geneukan baino ez dute lortu guri harrapatzea, Meagas igotzen erasoak egon dira baino ez da ezer atera, bukaeran taldetik gelditu naiz baino jetxiera hasieran sartzea lortu dut, jeixterakoan eraso batzuk egon dira, baina ez dute lortu joatea. Azkenean sprinean iritxi gera eta Iker 2. sartu da, ni 4. eta Xemark 45.

Sailkapena
Argazkiak Maddi Ormazabal

Maider Orbegozoren argazkiak