Kadete – Amurrio 2024-5-1 Euskadiko txapelketa

Eneko Ugartemendiaren kronika:
Amurrio Euskadiko txapelketa 51km.
Karrera oso azkar junda eta tentsio handia egon da. Karreran zirkuitu bati 5 buelta ematen genizkion, zirkuituak 10km zituen eta repetxo bat igotzen genuen. Gauz gehienak edo puntu garrantzitsu bat repetxoa zen, llanoan ez zen ezerrez garrantzitsurik gertatzen, ataken bat zegoen baina ez ziren inora joaten. Beste leku garrantzitsu bat Amurrio aurrean pasatzea zen. Lenengo bueltan aldapa ezdeu oso azkar igo, baino Oinatz, Luken eta Markel atzen zeuden, eta horren ondorioz pixkat sufritu dute, Amets eta ni aurren geuden eta ondo pasa deu. Bigarren bueltan Markel eta Luken atzean zeuden repetxoan, eta pelotoitik pixkat geratu dira, baina Lukenek pelotoiean sartzea lortu du. Oinatz, Amets eta ni aurrean geuden, eta aurrean mantendu gara nahiz eta azkar igo. Hirugarren bueltan repetxon oso azkar jungea eta 10 bat pertsoneko grupo bat jungea, baina geroago arrapatu egin digute. Luken pelotoi atzea zegoen eta moztuta geratu da, Oinatz ere pixkat atzera geratu da Ametsekin batera baina segituan berriro sartu dira, Lukenei geixo kostatu zaio baina berriro pelotoiean sartzea lortu du. Laugarren bueltan berriro azkar igo gara baino ni eta Oinatz aurrean mantedu gara, Amets pixka bat geratu da baina berriro sartzea lortu du. Luken geratu egin da eta gero ez du lortu pelotoiean sartzea. Azken bueltan repetxo hasieratik atakatzen eta oso azkar igo gara. Oinatz eta ni geratu egin gara lehen talde txiki batetik, eta azkenean nik pelotoiean eta Oinatzek pelotoi atzeko talde batean bukatu du. Helmugara ni 18. Oinatz 52. Amets 94. eta Luken 103. iritsi gara.

Sailkapena