Skip to main content

Andoaingo txirrindulari eskola

Kadeteak – Ordizia 2026-7-18

Ugaitz Tejeriaren kronika:

Ordizia 59 km eta 600 m-ko desnibela

Dario: Hasieran aurrean atera da eta ondo kokatuta joan da. Lehenengo birajea ondo egin du, baina bigarrenean postu batzuk galdu ditu; hala ere, berriro berreskuratzea lortu du. Igoeran postuak galdu ditu, baina lasterketa amaitzea lortu du.

Ametz: Hasieran aurrean joan da. Lehenengo birajean postu batzuk galdu ditu, eta bigarren birajean bota egin dute.

Urko: Bi birajeak aurreko postuetan egin ditu, baina igoeran postu asko galdu ditu. Azkenean, beste bi txirrindularirekin batera iritsi da helmugara.

Beñat: Hasieran gaizki kokatuta joan da, eta lehenengo birajean ere atzean geratu da. Geroago, kanporatu egin dute.

Liher: Hasieratik aurrean kokatuta joan da eta hainbat erasotan sartu da. Ordiziako birajean bost txirrindulariko ihesaldian joan da, baina pelotoiak harrapatu ditu. Amezketara ere aurrean iritsi da, eta igoeran hirugarren taldean joan da. Ondoren, atzeko taldeak haiek harrapatu ditu, eta talde horrekin iritsi da helmugara.

Xabat: Hasieratik aurrean kokatuta joan da eta hainbat erasotan parte hartu du. Igoeran atzean geratu da talde batean, eta talde horrekin iritsi da helmugara.

Ugaitz: Pelotoiaren erdian kokatuta joan da. Alegiko birajean postu batzuk galdu ditu, baina gero berreskuratu egin ditu. Hala ere, ez zen ondo aurkitzen eta geratu egin da. Geroago, bota egin dute.

Postuak:
20. Xabat
44. Liher
129. Dario
142. Urko

Sailkapena