Neskak – Atarrabia 2023-3-12

Irati Arangurenen kronika:
Villava
50 km-ko karrera zan ta jun ta etorri leku berdinetik itegenun. Hasieran oso lasai jungea, ta atake batzuk eondia baño ezta eskapadaik sortu. Meta volanten ritmua iyodeu ta pixkat puskatua pelotoia, baño eskapadaik gabe. Aurreaxio eskapada txiki bat 8kua, ta hasieran kolaboratzia kostauzaigu, baño geo ya ulertugea ta distantziya ateatzen hasigea. Bueltakuan, Izarok atakatu du baño ezta jun, baño gero meta volanteko repetxuan berriro atakatu du ta meta iristea lortu du. Izarok irabaziu, ni eskapadako taldian sartu naiz ta Ixiar atzeaxio.

Izaro Zuriarrainen kronika:
Atarrabia junior
Pelotoi txikia ginen eta karrera mantxo hasi da. Zirkuitua goraberatsua izan da, eta tartean, 34garren kilometroan portu bat igo behar genuen. Intza eta ni ondo kolokatuak joan gea orokorrean, eta pelotoian atake asko egon arren ez da bat bea ere atera. Portua baino lehenao atake asko eondia eta tartean nik atekatu indet eta beste baten Intzak ere atakatu du. Igoeran, 4 pertsona eskapatu egin dia eta hortaz aparte pelotoia bi zatitan banatu da. Intza bigarren pelotoian zijoan eta ni atzeraxeago. Ondorengo kilometrok beranzko joera zuten, naiz ta repotxok eon, ta pelotoia elkartu inda eta biok han gindoazen. Pixkatean lasai junda pelotoia baño gero berriz atakek asi dia, eta berriz ere atakatu egin det eta harrapatu nautenian Intzak atakatu du, baño ez du aldeitea lortu. Bukaera bukaeran bide txarra zeon, zulo askokin, rotonda asko eta hormigoia, eta Intza ta ni aurre aurren gindoazen, repetxo bat zeon ta atakatu ein det ta bakarrik jun naiz, baño azkenengo metrotan pelotoiak harrapatu egin nau, beraz, Intzak pelotoien sprintatu du, ta ni pelotoian iritxi naiz.

Sailkapenak