Añade aquí tu texto de cabecera

Ixiar Alkain, Izaro Etxarri eta Irati Aranguren, Izaro Zuriarrain falta da argazkian

Denboraldian zehar oso ondo ibili dira gure taldeko neskak, beti lehen postuetan ibili dira. Uztailaren 15ean ospatu zen Euskaldun txapelketako azken lasterketa Bergara eta Oñatin eta Izaro Etxarri izan da lehena eta Irati Aranguren bigarren txapelketa horretan.
Bestetik egun horretan goizean erlojuaren kontrakoa ospatu zen Bergaran eta Irati Aranguren izan zen lehena.
Arratsaldean Oñatin, Izaro Etxarrik irabazi zuen. Sailkapen orokorrean Irati Aranguren izan zen lehen postua lortu zuena eta I Ulma txalanjeko irabazlea.
Aurretik ere Ekipokako erlojuaren kontrako Espainaiko txapelketan Euskadiko selekzioarekin izan ziren Cartajenan eta txapelketa irabazi zuten, hurrengo egunean Izaro Etxarri bigarren izan zen errepideko txapelketan eta Irati laugarren.
Gipuzkoako txapeldunak ere izan dira aurtengo denboraldian Legorretan ospatu zen Ekipokako erlojuaren kontrakoan, Izaro Etxarri, Irati Aranguren eta Ixiar Alkain.
Errepideko Gipuzkoako txapelduna ere Irati Aranguren izan da Ordizian ospatu zen lasterketan.
Izaro Etxarri Euskadiko txapelketan bigarren izan zen Larrinben.
Pistan, Izaro Etxarri Gipuzkoako txapelduna izan zen puntuazio proban. Espainiako txapelketan bigarren postua lortu zuen Madison proban eta Omniumen hirugarren.
Ziklokrosean, Irati Aranguren, denboraldiko proba guztiekin egiten  den ziklokros txapelketa irabazi zuen.

ZORIONAK NESKAK

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *