Junior – Villatuerta 2023-2-26

Ganix Ormazabalen kronika:

Villatuerta
Lasterketa oso azkar hasi da , Oteiza igotzen eraso ugari egon dira eta horietako batean Markelek beste 5ekin alde egitea lortu du, baina beranduxeago harrapatu egin ditugu. Ondoren Larragan meta bolante bat zegoen, bertan Iker saiatu da lortzen baina ez du lortu. Larragatik ateratakoan geldialdi txiki bat egon da eta haizea eskubitik jotzen hasi denean pelotoia asko luzatu da korteak sortuz, bertan Markel eta ni talde berdinean geuden eta atzerago Iker eta Xemark. Berbinzana bidean gindoazen taldea puskatu egin da, bertan 5 pertsonako ihesaldia sortu da eta haizearen ondorioz Markel gelditu egin da taldetik. Geroago nere taldeak aurrekoak harrapatu ditugu, ihesaldiaren ondorengo taldea ginen. Mendigorria igo ondoren iparraldekoak eta beste batzuk tiratzen hasi dira eta ihesaldikoak 30 segundutara euki ditugu baino aurrerago kolaborazioa bukatu eta berriz urrundu egin dira. Gure atzetik Markel,Iker eta Xemarken taldea zegoen. Puente La Reina bidean berrize gerturatu egin gara eta Mañeru igotzen harrapatu egin ditugu, Mañeru aurreneko takdean pasa dut. Lorca bidean Ulmako batek atakatu eta alde egitea lortu du eta bere atzetik beste 4 joan dira, gure taldea puskatu egin da eta 3. taldean nengoen, taldetxo ortan iritxi naiz helmugara. Iker, Markel eta Xemark atzerago iritxi dira talde berdinean.

Argazkiak: Maddi Ormazabal
Sailkapena