Junior - Villatuerta 2023-2-26
TXUMA 2023
Txuma lasterketa, Bizkaian ospatzen den hiru egunetako txalangea da, lehen etapa Leioan ospatu zen, bigarrena Berangon eta hirugarrena Erandion. Jarraian parte hartu duten txirrindularien kronikak.
Markel Marzolen kronika:
1 etapa. Leioa, 200 korredore giñen eta 51 km ziren. neutralizatua luzea zen, 7km eta eromen bat izan zen ertzainak nahastu zirelako. Karrera oso azkar joan zen salidatik. Repetxo eta puerto gogor handiak zituen eta bero asko egiten zuen. Peru puerto hasieran bota egin zuten. Ni talde batekin karrera guztia joan nintzen. Pelotoien mantendu ziren Tamayo, Xabat eta Eneko ta azkenengo bajadan pelotoia luzatu inzan, Tamayo eta Eneko deskolgau ziren eta releboka, batian iritsi ziren meta. Azkenean taldeka metara iritsi giñen. Xabat 73, Eneko 83, Tamayo 84 ni 141. Esperientzia oso polita.
Eneko Ugartemendiaren kronika:
Txuma 2. etapa
Karrerak 58 km zituen, neutralizada ez zen oso luzea, 2,5 km-koa. Rekorridoak bi buelta zituen, eta buelta bakoitzari bira bat ematen genion. Bi portu igotzen genituen, bat 7 km-koa eta bestea 3,5 km-koa, eta azken honek portzentai haundiko zati bat zuen. Karreran zehar repetxo asko zeuden, eta horren ondorioz ez zegoen ia llanorik. Erorketa asko egon ziren, adibidez Xabatena, Xabatek erorketa oso fuerte bat eduki zuen eta hospitalera eraman zuten. Markel Marzol hasieran egon zen erorketa batean moztuta geratu zen, eta 20 korredoreko grupo batean joan zen releboka, baina 35 km an kanporatu egin zituzten. Karrera oso azkarra izan zen. Azken aldapan pelotoia zatitu egin zen, eta Markel Tamayok 5 pertsonako talde batean bukatu zuen, ni beste pertsona batzuekin bukatu nuen.
Markel Tamayoren kronika:
Txuma 3. Etapa
Karrerak 56 km zituen, buelta desberdinak egiten genituen 2 buelta llanon eta 3 aldiz portu bat igotzen, azken bueltan beste portu gogorrago bat iyotzen genuen. Lehen aldiz igotzen puertua neutralizadan izan da, eta hasiera emandiye karrerai lanzatuz, karrera hasieran tentsio asko zeon, eta oso azkar hasia, eskapada saiakerak eondia eta hoietako baten Karrerako liderra eta beste lau txirrindulariek eskapatzea lortu dute. Abiadura asko egonda eta Peru eta Markel marzol deskolgatu egin dira eta ezin izan dute karrera amaitu Portua 2. Aldiz iyo baino lehenago erorketa handi bat egonda, eta Enekori harrapatu dio, baina karrera segitzea lortu du, erorketa horren ondorioz, pelotoia bitan zatitu da. Nik pelotoi nagusian mantentzea lortu det eta Eneko beste pelotoian. Azkenengo portuan portzentai askoko aldapa bat zegoen eta hor pelotoia zatitu egin da, ni beste txirrindulari batekin metara iritsi naiz, Enekok azken portua igotzen kalambreak euki ditu beraz ritmoa mantsotu du eta beste bi txirrindulariekin metara iritsi da.
Argazkiak: Maider Orbegozo